Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2007

DISKOGRAFIA

compis 29/10/2007 @ 13:39

portada.gif 

 

 

KAUTA MAKETA

(lehenengo diska)

 

  

 8436007080516.jpg 

 

IZAN ZAITEZ ZU

(bigarren diska) 

 

 

 

 

 portada3.gif

 

 

BILUZIK 

(momentuz azkeneko diska) 

 

 

 

 

TALDEKIDEAK

compis 29/10/2007 @ 13:18

 

kauta1.jpg
 Mikel Moreno

Kauta taldearen, ahotsa eta gitar jolea. Bere denbora librean musikarekin erlaxatzea atsegin duena. Bitartean, lanean dabilen mutila.

               

   Adrian Elustondo

Musikari langileez gain, ikasleak ere badira, edo izan dira. Holakoa dugu Adrian, Kauta taldeko baxu jotzailea. EAEko unibertsitatean magisteritza ikasketak egiten dihardu, baxuaren bost sokak astintzen dituen bitartean.

 

gorka1.jpg

Gorka Mendizabal

Kauta taldeako bateri jotzailea. Bere denbora librean, bateria jotzea atsegin duena eta taldearekin etsaiatzeko gelditzen dena. Honetaz gain, lanean dabilen mutila da.

BERRIAK

compis 25/10/2007 @ 09:50

AMAITU DA DAGOENEKO!!
LEHENGO URTEKO URRIAN HASI ZUTEN "BILUZIK"DISKA ETA BIRA BERGARAKO KILOMETROAN AMAITU ZUTEN. HOTS, 07/10/07!!!!
HURRENGO HILABETEETAN DISKA BERRIA PRESTATZEKO ASMOA DUTE!!INFORMATUAK EDUKIKO ZAITUZTEGU!!!

DISKA BERRIA ENTZUTEKO IRRIKITAN GAUDE!!

ANIMO TA HORRELA SEGI!!

"ZEIN BERRI" BIDEOKLIPA

compis 22/10/2007 @ 12:34


Bideo hau "Zein Berri" abestiaren bideoklipa da. Gure abesti gustokoena. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

ABESTIAK

compis 19/10/2007 @ 11:09

ZEIN BERRI

Egun argia gaurkoan, zein berri dugu oraingoan…
Nire ingurua
hazten doa abiadan
ez dut parte hartu nahi,
ez nago ados ezertan.
Gaztetik lehian, zein ote da honen gakoa
Nahikoa da! Ez al gara ohartzen, ezberdintzea dela.

Izatez ulertu nahi dut guztia!!
Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela
--------------------------

Beharra dugu,
Burniz josita ingurunea,
Atzo ere jan eza Afrikan, zer izango da gaurkoan!!

Albisteetan, zoritxarrekoak nagusi, bestaldetik,
Euskal Herriari buruz, ez akordiorik.
Izatez ulertu nahi dut guztia!!
Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela
Hitzetan gaituzte nahasten
Eta irudiak manipulatzen
Azkenik gura dutena!!!
Egun argia gaurkoan, zein berri dugu oraingoan…

NORBERE AKABERARI BURUZKO MINTZALDIA

Egia da, heriotzaren lumak lurreratuko nauenean ere
Bizitzak berdintsu iraunen duela, munduan
Ni hilda biharamunean eguzkiak argituko du oraindik?
Eta trena ohi bezala geldituko da bost minutuz geltokian?



Eta itsas bazter honetan hausten diren
Olatu uherrak
Etenik gabe helduko dira hondartzaraino ahalez eta ezinez
bazterrean desegitera?

Eta ene izterreraino inguratu den karramarroa
Bihar

Beste inorengana ailegatuko da
Zangozabal eta haztamuka.
Eta berehala aldenduko da, oraintxe
Ihesean aldentzen den bezala.


Eta ez dut enekin eramanen ez eguzkia
Ez trena, ez karramarroa.


Neu bakarrik eroriko naiz zulora eta egundoko
Egunik bakartiena izanen da.

Eta mundua orohar ez da ene hutsuneaz ohartuko
Ortzean zehar iragandako basahatearen hutsuneaz
Baino gehiago.



Eta ni (ez dea galera ikaragarria?) ez naiz
Harrezkero enea izanen.

Eta ez ote dut esango orduan, umetan bezala,
Ez dut nahi?

Dena dela ekipairik gabe joanen naiz
Gehiengoarengana.

Eta laban zorrotzaileak enparantza bazterrean
Betiko antzera xirula jo.


Eta labanak finduko ditu, zorroztarriaz
Izar niminoak eginez.

SUZKO GAUAK

Lo ezaren sareetan
izarak kate bilakatzean
zure oroimenaren barrikadetan
suzko gauetan.


Lo ezaren sareetan
iragana berpizten zoaz
zauri bakoitzeko min bakoitzean
oroitzen naiz zutaz.

Denboraren azken hondarrean
hegaka zoaz ametsaren bihotz gordinaren azalean
hemen jada lekurik ez da biontzat
ez zaudenetik nire besoetan

Lo ezaren sareetan
gauez batzen gara ametsetan
egunez pentsakor, gauetan maitakor
zure alboan.

Lo ezaren sareetan
Iragana berpizten zoaz
zauri bakoitzeko min bakoitzean
oroitzen naiz zutaz.

Suzko zeruak ziren
gauez zeharkatzen zenituenak
zeru zabal beltzean zure izar hautsa argi guztietan.

Denboraren azken hondarrean

hegaka zoaz ametsaren bihotz gordinaren azalean

hemen jada lekurik ez da biontzat

ez zaudenetik nire besoetan

JAKIN NAHIKO NUKE!!!

Jakin nahiko nuke
bizitza nola bizi zaila izan arren.

Zoriontasuna beti ez baita eskura.

Une leunak, badira.
Une garratzak, izanen dira.

Aukerak hautatuz, mundu bat marrazten duzu.


--------------- 

Jakin nahiko nuke,
zergatik garen beldur erabakiez.
Ezbaian jartzen ditugu aukera guztiak.

Hitz ematea, konpromisoa
atzera botatzen gaitu jada.

Ikarak aldenduz, mundu bat marrazten duzu.


Irudikatuz mundu bat, bidea eginez goaz
sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen, ikasteko adina ez bada,
amestuz noa oraina.

----------------

Une leunak, badira.
Une garratzak, izango dira.

Aukerak hautatuz, mundu bat marrazten duzu.

Irudikatuz mundu bat, bidea eginez goaz
sentituz, une anitzak
guztiak ez dira oroitzen, ikasteko adina ez bada,
amestuz noa oraina.
Ilunetan argitzen den izarra zara
beldurrik ez, itsasoa esnatzean
hona, zuretzat, kantu hau.

Babesten nuen argia zinen
bideak gurutzatu zirenean.



Jakin nahiko nuke!

ATZERA

Egun, bilakatu den gizarte honetan,
zer zaila den, askotan, maitatzea, isiltzea, barkatzea, agurtzea…


Bere azken diskaren abesti guztien letrak.

ARGAZKIAK

compis 18/10/2007 @ 10:27

 Beraien azken diska: Biluzik.

KAUTA

compis 18/10/2007 @ 10:24

Lehengo urtean Kauta gure ikastolara etorri zen bere diskari buruz hitz egitera eta kanta batzuk abestera. Egun hartan izan zen beraien jarraitzaileak bihurtu ginen eguna. Ikastolara etorri baino lehenago beraiei buruz asko ez genekien.

Orain dela bi aste, kilometrotan, kautaren kontzertua ikusi genuen eta beraiek ikusten genituen lehenengo aldia izan zen eta asko gustatu zitzaigun. Orduz gero beraien miresleak gara.

BIOGRAFIA

compis 15/10/2007 @ 12:49





Kauta taldea lau gaztek osatu zuten:Mikel, Adrian, Xabi eta Iker izan ziren 2001ean, Andoainen. Mikel eta Xabierrek gitar eta solfeo klaseak ematen zituzten, bitartean, Ikerrek bateria astintzen zuen musika eskolan eta Adrianek baxua ikasten hasi zen.Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren.Lauak soberan ezagutzen zirenez batzea erabaki zuten musika talde bat osatzeko asmoz. Denbora asko igaro ondoren azkenean lortu zuten lokal bat (senide batengatik). Lokala lortu bezain laster, ensaiatzen hasi eta denbora joan ahala abestiak sortzen joan ziren. Taldeari izena jartzeko garaian nahiko buruauste egon ziren. Hasiera batean Uste izena ia finkaturik zegoen, baina lagun baten bitartez Kauta izena ezagutu zuten. Taldeko lau kideak ez ziren ordurarte beste inolako taldeetan aritu beraz guztientzako, guztia berria zen (esperientzi berriak); horrela 2002. urteko martxoan lehenengo kontzertua eskeini zuten Andoain herriko gaztetxean. 2003ko ekaina eta uztaila bitartean lehenengo maketa grabatu zuten "Jomes Hamilton" estudioetan. Urte bereko Urria aldean,  taldekide baten aldaketa jasan zuten.

Iker baterijolea taldea utzi eta bi hilabeteko egonaldiaren ondoren, Kautak baterijole berria lortu zuen; gaur egungo Gorka. 2003ko abenduan Kauta euskadi gazteko irratiaren maketa lehiaketan entzulearen saria lortu zuen. 2004 urtera begira, kauta taldeak, Martxoan Musikan berria Gaztea saria eskuratu du eta dagoeneko abuztuan grabatu eta urrian kaleratuko den beraien lehenengo diskarako kanta berriak egiten ari dira.