BIOGRAFIA
Kauta taldea lau gaztek osatu zuten:Mikel, Adrian, Xabi eta Iker izan ziren 2001ean, Andoainen. Mikel eta Xabierrek gitar eta solfeo klaseak ematen zituzten, bitartean, Ikerrek bateria astintzen zuen musika eskolan eta Adrianek baxua ikasten hasi zen.Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren.Lauak soberan ezagutzen zirenez batzea erabaki zuten musika talde bat osatzeko asmoz. Denbora asko igaro ondoren azkenean lortu zuten lokal bat (senide batengatik). Lokala lortu bezain laster, ensaiatzen hasi eta denbora joan ahala abestiak sortzen joan ziren. Taldeari izena jartzeko garaian nahiko buruauste egon ziren. Hasiera batean Uste izena ia finkaturik zegoen, baina lagun baten bitartez Kauta izena ezagutu zuten. Taldeko lau kideak ez ziren ordurarte beste inolako taldeetan aritu beraz guztientzako, guztia berria zen (esperientzi berriak); horrela 2002. urteko martxoan lehenengo kontzertua eskeini zuten Andoain herriko gaztetxean. 2003ko ekaina eta uztaila bitartean lehenengo maketa grabatu zuten "Jomes Hamilton" estudioetan. Urte bereko Urria aldean, taldekide baten aldaketa jasan zuten.
Iker baterijolea taldea utzi eta bi hilabeteko egonaldiaren ondoren, Kautak baterijole berria lortu zuen; gaur egungo Gorka. 2003ko abenduan Kauta euskadi gazteko irratiaren maketa lehiaketan entzulearen saria lortu zuen. 2004 urtera begira, kauta taldeak, Martxoan Musikan berria Gaztea saria eskuratu du eta dagoeneko abuztuan grabatu eta urrian kaleratuko den beraien lehenengo diskarako kanta berriak egiten ari dira.


Zabaldu
del.icio.us
Kaxo! Vecis de la ventana mas garrantzitsu del world.
Beno esan beharra dugu gu ere kautazaleak bilakatu garela kmk-tik eta izugarri ondo pasa genula kontzertuan.
Globitu , basuak ta txapekin
AHAZTEZINA!!!!
Beno agur KARRE ETA HEIDIREN PARTEZ
Itzira — 2007-10-22 - 12:37:49 GMT 1
apa zmz?
bueno ba bloga ez dago gaizki baiña kautaren web orritik pasa giñen aurrekoan eta ia berdina da dena, letra guztiak berdinak dira, sarrera ia ere bai eta bideoa hortik hartu duzuela esango genuke. You tuben bideo gehiago badaudela gomendatzen dizuegu.
Besterik Gabe Muxu haundi bat eta hurrengorarte.
Jabi eta Antton — 2007-10-29 - 13:18:01 GMT 1